Pribatutasun informazioaren klausula
1. EIKA S.COOP.eko fitxategietan datu pertsonalak eranstea
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren arabera, izena ematen duten edo beren hautagaitza aurkezten duten guztiei jakinarazten zaie (hemendik aurrera “hautagai”), haien datu pertsonalak EIKA S.Coop-en fitxategietan sartuko direla, giza baliabideen sailaren berezko eginkizunetarako, hau da, hautagaia hautaketa-prozesuetan kudeatzeko.
Eskatutako datu guztiak betetzea beharrezkoa da, bestela EIKA S.Coop-ek ez du bermatzen eskatutako informazioa eta zerbitzuak behar bezala emango direnik edo hautagaiaren beharretara egokituko direnik.
Hautagaiak bermatzen du emandako informazioa zuzena, osoa eta eguneratua dela, bestela EIKA S.Coop. hirugarrenei eragin diezazkiekeen ondorio eta kalteetatik salbuetsi ahal izango da. EIKA S.Coop-ek hautagaien datuak berrikusteko eskubidea gordetzen du.
2. Onespena
Hautagaiak espresuki onartzen du bere datu pertsonalak Pribatutasun-Politika honetan jasotako helburuen arabera tratatzea; EIKA S.Coop-eko enpresa-talde bereko beste enpresei datu pertsonalak lagatzea barne.
3. Eskubideak egikaritu
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrak aukera ematen dio hautagaiari eskubide hauek egikaritzeko: datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu edo tratamenduari aurka egitea. Horretarako, hautagaiak idatzizko eskaera bidali behar du helbide honetara: EIKA S.Coop, Urresolo, 47, 48277 – Etxebarria; edo posta elektroniko honetara aflores@eika.es. Bi kasuetan, hautagaiak nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo bestelako balizko identifikazio-agiriaren kopia aurkeztu behar du.
4. Adingabeentzako debekua
EIKA S.coop-ek eskaintzen dituen zerbitzuak adinez nagusi direnei daude zuzenduta. Hautagaiak adinduna dela onartu behar du. Bestela, hautagaiari webgunea berehala uztea eskatuko zaio.
5. Betebeharrak
Hautagaiak hitz ematen du emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla eta eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du. Aldaketa guztiak EIKA S.Coop-i jakinarazteko ardura hartzen du.
Hautagaiak EIKA S.Coop-en fitxategietan sartzen dituen hirugarrenen datu pertsonalen arduraduna da. Zentzu horretan, hautagaiak hirugarrenen baimena izan beharko du espresuki, eta pribatutasun-politika honetan jasotako baldintzen berri eman beharko dio.
Hautagaiak Pribatutasun-Politika honetan jasotako betebeharren bat betetzen ez badu, eta, ez-betetze horrek, EIKA S. Coop-i erreklamazio, isun edo zigorren bat eragiten badio, hautagaiak salbu mantenduko du EIKA S. Coop. erreklamazio, isun edo zigor horretataik.
6. Jabetza industriala eta intelektuala
Webgune honetako eduki guztiak, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak eta horien diseinu grafikoa eta iturburu kodeak (aurrerantzean, "Edukiak"), EIKA S Coop-en edo taldeko enpresen jabetza intelektuala dira, eta ezin da ulertu hautagaiari laga zaionik jabetza intelektualari buruzko indarreko araudiak aitortutako ustiapen eskubide bakar bat ere, enplegu zerbitzu hau erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak izan ezik.
Markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak EIKA S.Coop-en edo taldeko enpresen titulartasunpekoak dira, eta ezin da ulertu enplegu zerbitzu honetan sartzeak eskubiderik ematen duenik aipatutako marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriei dagokienez.
7. Segurtasuna
EIKA S.Coop-ek datu pertsonalak babesteko segurtasun mailak mantentzen ditu, egungo araudiaren arabera.
8. Pribatasun-Politikaren aldaketa
EIKA S.Coop-ek Pribatutasun-Politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, etorkizuneko lege edo jurisprudentziako berritasunetara egokitzeko, baita ere industriaren praktiketara egokitzeko.
Edonola ere, hautagaiei jakinaraziko dizkiegu aldaketak, mezu elektronikoaren bitartez.