1973an sortutako Eika kooperatiba euskalduna buru duen talde industriala gara, Mondragon Korporazioaren parte dena. Gure proiektu sozio enpresarialaren garapenaren bidez aberastasuna eta lanpostu jasangarriak sortzen ditugu jarduten dugun ingurunean, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako.
Horretarako, linea zuriko egosketa elektrikoan soluzioak eskaini eta negozio aukera berriak garatzen ditugu, guztia bezeroen eta langileen asegarritasunera bideratuz eta gure baloreetan oinarrituz.
Zeuk daukazu bilatzen ari garen energia, be Eika. Tu tienes la energía que estamos buscando, be Eika. IT´S EIKA, IT´S FUTURE
EIKAn Bezeroarentzako arretan eta logistika-salmenten arloan esperientzia duen idazkari komertzial baten bila gabiltza.
Zeintzuk izango dira zure zereginak?
-Bezeroaren eskaerak sistema informatikoan jasotzea, sartzea eta eguneratzea, eta aktiboki parte hartzea bezeroen eskaerak betetzen direla ziurtatzen, KAMekin, planifikazio teknikariarekin eta bezeroarekin etengabeko komunikazioaren bidez.
-Aktiboki parte hartuko du bere lanpostuko prozesu operatiboak digitalizatzeko taldeetan.
-Bezeroei egindako bidalketak izapidetzeko dokumentazioa prestatzea. Lehen serieak egiteko eta laginak bidaltzeko beharrezkoa den dokumentazioa kaleratzea.
-Bezeroarekin etengabeko harremana hainbat kanaletan, eskaeren kudeaketa egiteko.
-Komertzial eta plangintzako teknikari taldeekin koordinazioa eta talde-lana, bezeroaren beharrak zerbitzuarekin lotutako guztian asetzeko.
-Garraio-gastuak globalki murrizteko proposamen aktiboen bilaketa.
-Eskaeren harrera eta logistika eraginkorra kudeatzea, matrizearen filialekin lotuta.
Zer espero dugu zugandik?
-Goi-mailako heziketa-zikloa nazioarteko merkataritzan eta/edo antzekoetan.
-Esperientzia eta/edo ezagutza frogatua nazioarteko logistikaren kudeaketan itsas eta lur bidezko garraioan.
-Aduana-kudeaketaren ezagutza (tarifa arantzelariak, dokumentazioaren izapideen kudeaketa aduanetan).
-Eskaeren eta logistikaren kudeaketan esperientzia bezeroekin, bereziki Amerikako bezeroekin.
-Ingelesa B2.
-Euskara, ahoz eta idatziz.
-Ofimatika erabiltzaile-mailan.
-Ordutegi malgutasuna.